Martxoaren 8a Ikastetxean

Martxoaren 8an berdintasunaren eta askatasunaren aldeko Emakumearen Nazioarteko Eguna ere ospatu genuen. Horretarako etapa guztietan jarduera anitzak abiatu ziren.

Haur Hezkuntzakoek denok berdin garela adierazteko haien eskuak morez margoturik hormirudi haundi bat eratu zuten.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek mailaka gizadiaren garapenari zerbait esleitu dioten emakumeei buruzko hormairudiak egin zituzten.

Batxilergoko ikasleek perfomance bat eta Emakumeen Mugimenduaren esanahia azaltzeko bideo bat atondu zuten. 

Argazki Gehiago                                           Bideoa





 
Contact