2. mailakoei Agurra.

Igarotako maiatzaren 21ean, asteartearen gaunabarrean, Batxilergoko 2. mailako ikasleon Graduazio-Agurra ospatu genuen. Salestar Lekaimeon Antzokian 370 pertsona baino gehiago elkartu ginen, ekitaldi esanguratsu eta eder batean. Gure Ikastetxeko ehun ikaslek jaso zuten haien Graduazio Xingola. Irudiak, bideoak, abestiak, dantzak... denetariko izan genuen ekitaldia edertzeko, gure hezikera ikasleon, senideon eta irakasleon harreman sendo ta zintzoetan oinarritzen dela adieraziz. Ospakizuna ikasle eta irakasle arteko afari batez Errekatxon amaitutzat jo zen. 

Argazki gehiago ikusteko





 
Contact