Don Bosco ospatuz gurean.

Batxilergoko teknologia klaseko ikasleek egindako iglua

Joan den ostiralean, hilaren 31n, Salesiarren sortzailea den Don Boscoren festa handia ospatu genuen. Goizean,nagusienak elizkizun polit eta atsegin batez hasi zuten eguna, txikiek "Potxin eta Patxin" euskarazko pailazoez eta ikasgeletako jolasez gozatzen zuten bitartean. Goizaren amaieran, ikastetxeko patioan egon ginen azoka solidarioaren bila eta altxorren bat edo beste eskuratzen saiatu ginen, baita pintxo zaporetsuen bat dastatzen ere. Egindako ekintza guztien artean, azpimarratzekoa da Batxilergoko teknologiako ikasleei esker txikienek eta ez hain txikiek gozatu zuten betraiek sorturiko "iglu" puzgarri batekin

Jada arratsaldean inauteri egunean erabiliko ditugun eskulanak lantzeko aukera izan genuen. Elkarrekin eta elkarlanean egiten dugu lan, eta maila guztietako haurrak elkartzen gara. Giro aparta izan zen, eta elkarlaneko lana eta dibertsioa uztartu ziren, alde batetik, eta, bestetik, elkarrekin lan egiteko eta elkarrekin nahasteko erantzukizuna eta errespetua.

GORA DON BOSCO!

Argazki gehiago





 
Contact