Minez ta Itxaropenez.

Dolu irudi xume honekin, jasaten ari garen pandemiaren ondorioz hiltzen ari diren pertsona guztiak gogoan izan nahi ditugu. Gogoan ditugu salesiarrak, sendi salestarreko kideak, senideak, eta biktima guztiak. Egunero, gure komunitateetan eta etxeetan, otoitz egiten dugu horien guztien alde.

Jainkoari bere aurpegia erakusteko eskatzen diogu, bere baitan har ditzan eta bere familia eta lagunak kontsolamenduz bete ditzan. Mina sentitzen dugu hainbeste pertsona galtzeagatik, horietako batzuk gugandik oso gertu, eta are gehiago agur esatea ezinezkoa den egoeretan, bizitzako azken unean lagun izatea. Hainbeste galerengatiko oinazeak itxaropenean aurkitzen du zentzua, bakoitzari "gaur nirekin egongo zara paradisuan" esaten dion Bizitzaren Jaunaren promesan. Berarengan konfiantza dugu.

Hildako guztien omenaldi zintzo gisa gure sareetan jarri nahi dugu irudi hori, Pizkundeko Iganderaino lagunduko diguna, joan direnentzako gure oroitzapen maitekorra.

Iruñako Salestarreoi eskerrak eman nahi dizkiogu ekimenagatik.





 
Contact