2020 URTEAN MARTXAN JARRITAKO INBERTSIOAK

Ikasturtero bezala, udako oporraldia erabili dugu Ikastetxeko instalazioetan lan eta egokitzapenak egiteko. Ondoren, egindako lan nagusiak ezagutaraziko dizkizuegu. Hauetariko batzuen argazkiak webgunean ikus ditzakezue.

  • Aurten 1.DBH-n martxan jarriko den Robotika ikasgai berria aurrera eramateko, informatika gela berriztatu egin dugu, altzari eta elektrizitate aldaketa batzuen bidez.
  • Aurreko urteetan bezala, ikastetxeko teilatuko kanaloien 10 metro aldatu egin dira, neguko euriteen ondorioak ekiditeko.
  • Wifi sarearen konektibitate hobetu egin da. Interneteko sarean ditugun korapiloen garbiketa burutu dugu konekzioak rack nagusira bialduz. Horretarako, zenbait switch-en aldaketa egin dugu.
  • Batxilergoko 3 gelatan pertsianak jarri egin ditugu.
  • Haur Hezkuntzako sehaska eta psikomotrizitate gelak berritu egin ditugu.
  • DBH gela batzuetako proiektoreak aldatu egin dira.
  • Kanpoaldeko margoketa eta iturriaren garbiketa ere burutu egin dira.

Lan hauetaz gain, Covid-19ari aurre egiteko segurtasun eta higiene neurriei jarraituz, eraikin guztietan, pertsonen joan etorriak kudeatzeko eta protokolo eta aforoa kontrolatzeko, seinalizazio lanak egin dira, jantokiko aforoa kontuan harturik mahai eta taldeak ere berrantolatu dira, jolastokiak espazio ezberdinetan banatu dira eta horren adierazgarria jarri da, gel hodroalkoholiko-banagailuak toki guztietako sarreretan jarri dira, etab.





 
Contact