UDAZKENA 3 URTE

3 urteko gela bakoitzean, hainbat jarduera motor eta sentsorialen bidez, udazkenari buruz ikasten aritu gara . Gure familien laguntzarekin, denboraldiko hosto eta fruitu ugari lortu ditugu, ukitu, usaindu eta jolas desberdinak egiteko. Gure txorimalo ere sortu dugu. Lasto ilea egin diogu paperezko zerrendekin, botoiak eta jantziaren adabakiak puntzoiarekin, galtzak tenperekin margotu dizkiogu eta bere txanoa pegatinekin apaindu dugu. Gustatzen zaizue nola geratu zaigun?
 

 





 
Contact