ON BOSCO EGUNA

Askotan, filmek gezurrezko superheroiak aurkezten dizkigute, eta hazten garenean desengainatu egiten gaituzte, konturatzen baikara egiten duten guztia asmakizun bat dela.

Iaz, zoritxarrez, etxean geratu  behar izan ginen eta ez ziren ez Superman ez Spiderman gu salbatzera etorri, baizik eta beste motatako superheroi ugari. Batzuek gaixotutako jendea zaintzen egon ziren (medikuak, erizainak, osasun-langileak oro har), beste batzuek, ordea, janaria edukitzeaz arduratzen ziren (nekazariak, abeltzainak, kutxazainak, kamioilariak) eta, azkenik, etxetik atera ezin zirenei laguntzen aritu zirenak ere eduki genituen(boluntarioak) Baina horietaz aparte,  besteak maitatzeko gaitasun hutsarekin superheroiak bilakatu zirenak ere topatu genituen.

Gaur On Boscoren eguna ospatzen dugu, Salestarren sortzailea. Oso egun berezia guretzat. Kaparik gabeko heroien garai honetan, beste superheroe baten bizitza gogoratzea etorri zaigu burura, On Boscorena.

On Boscoren superbotererik handiena maitasuna izan zen, eta horrela markatu zuen bere inguruan izan zituen pertsonen bizitza. Ez zuen famarik, ez dirurik bilatzen; dena maitasunagatik egin zuen; Jainkoarenganako maitasunagatik eta gazteenganako maitasunagatik.

On Boscok onberatasunaren eta Jainkoarenganako maitasunaren hazia landatu zuen, nahiz eta noizbait arriskutsua izan. "Kristau onak eta hiritar zintzoak" hazi nahi zituen.

Eredu bat gutako guztiontzat.

Argazkiak





 
Contact