8-M EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Salesianos Barakaldok berdintasunaren alde lan egiten du aurten ere, gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuz. Gure irakaskuntza-lanaren barruan dago gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean heztea, eta, bistan denez, oraindik lan handia dago. Lan horren barruan, egunean zehar, hainbat jarduera prestatu ditugu. Era berean, jarduera profesionala kirolean, zientzian, politikan eta abarretan egiten duten emakumeen bisita jasoko dugu, betiere eskatzen diren segurtasun-neurriak errespetatuz.
 
Emakume hauen bisita izango dugu:
 
  • Barakaldoko nesken taldeko jokalariak.
  • Ana Bernal neurozientzietako doktorea eta EHU-ko ikertzailea.
  • Amaia del Campo, Barakaldoko alkatesa.
  • Raquel Olalla, Barakaldo udaleko berdintasuneko zinegotzia.
  • Begoña Villanueva García, INSPIRA STEAM-ko mentorea, eta EHU-ko irakaslea eta ikertzailea.
  • María Ruiz Amurrio, INSPIRA STEAM-ko mentorea.

Horrez gain, Salesianos Barakaldo ikastetxeko irakaslegoak, hurrengo manifestua prestatu egin du:

Argazki gehiago

 

MANIFESTUA


Gaur, martxoak 8

hurbil eta urruneko emakume

ditugu balore


Gaur, martxoak 8

gure eskolan ere

emakumearen alde


Gaur, martxoak 8

Salestarretan ere

neska zein mutil

morea nagusi


Gaur, martxoak 8

lupa eta betaurrekoak jantzi

mundua morez ikusi


GAUR ETA BETI

BERDINTASUNAREN ATZETIK



TALDE MOREA





 
Contact