25 - 04 - 2024

Haur Hezkuntzako 3 urtekoak ere ‘Areitz Soroa’-ra joan dira txangoan (argazkiak)

Martxoaren 11n, ostirala, Haur Hezkuntzako 1. mailako umeak ere Galdames-eko ‘Areitz Soroa’ Baserri Eskolara joan dira txangoan.

.

areitz-3u_1

‘Areitz Soroa’ Baserria ohi ez bezalako lekua da umeek ederki pasatzeko eta gauza-piloa ikasteko. Moeta desberdineko animaliak daude, laztantzeko eta jaten emateko, irina urarekin oratzen dute gero ogia egiteko, sagarrak zukutzen dute, gero oso zaporetsuak edaten dute zukua egiteko, haiek egin baitute…

.

flickr_2

Ikusi argazkia-album osoa Flickr-en

.

Haur Hezkuntzako 5 urte: ‘Areitz Soroa’-rako txangoko argazkiak

Martxoaren 4an, ostiralean, Haur Hezkuntzako 3. mailako umeak Galdames-eko ‘Areitz Soroa’ Baserri Eskolara joan ziren txangoan. Hemen ditugu argazkiak.

.
areitz5_01
.

flickr_2

Ikusi argazki-album osoa Flickr-en

.
.

Haur Hezkuntzako 5 urtekoak Galdames-eko ‘Areitz Soroa’-ra txangoan

Martxoaren 4an, ostirala, Haur Hezkuntzako 3. mailako umeak Galdames-eko ‘Areitz Soroa’ Baserri Eskolara joan dira txangoan.

.

areitz_1

‘Areitz Soroa’ Baserria ohi ez bezalako lekua da umeek ederki pasatzeko eta gauza-piloa ikasteko. Moeta desberdineko animaliak daude, laztantzeko eta jaten emateko, irina urarekin oratzen dute gero ogia egiteko, sagarrak zukutzen dute, gero oso zaporetsuak edaten dute zukua egiteko, haiek egin baitute…

(Argazkiak beste ikasturte batekoak dira)

Haur Hezkuntza – ‘Zein da nire izena?’ antzezlanaren bideoa

Otsailaren 16an, Haur Hezkuntzako ume guztiak Barakaldo Antzokira joan dira ‘Zein da nire izena?’ dantza eta musika-antzezlana dastatzera. Hemen duzue bideo-laburpena.

.

————————————————

.

Haur bakoitzaren identitatea bidean zehar umotuko da eta bere izena abiapuntua izango da soilik. Edozer gauza edo edozein pertsona izaten jolasten gara, eta dibertigarria da…

Sofa trena da, alfonbra bat ispilu bihurtuta, mugitzen den soropil-mendi bat, mitxoleta-lanparak eta zu eta ni! Zein da zure izena?… Bai, zu, nola duzu izena?… Badakizu zer?… Ez duela axolarik zein den zure izena, zurekin jolastu nahi dut soilik.

Haurrak mugimenduarekin lotutako hizkuntza igarriko du eta honek, argiarekin eta musikarekin elkartuta, ikusle txikia familia-giro atseginean murgilduko du.

(Antzezlanaren propagandatik – DA.TE Danza)
.

2016ko Inauteriak: Haur eta Lehen Hezkuntza

carnavales_2016_1
.

flickr_2

Ikusi taldeen argazki-albuma Flickr-en

.
.

flickr_2

Ikusi festaren argazki-albuma Flickr-en

.
.

2016ko Inauteriak

Gaur, otsailaren 5ean, arratsaldeko hiruretan, Haur eta Lehen Hezkuntza-ko umeek urteroko Inauteriko desfilea egin dute ikastetxean.

carnaval_2016

Euskara ez dakiten gurasoentzako ume-jolasen tailerrak

Barakaldoko Udalak antolatutako ‘Denok Euskaraz’ programak senitartekoen artean euskara erabiltzea du helburu.

.
denokeuskaraz

Horretarako, euskara ez dakiten gurasoek oinarrizko kontzeptuak ikasi eta seme-alabekin erabil ditzaten, tailer batzuk programatu dira.

12 saio egingo dira otsailetik maiatzera bitartean, zapatu goizetan, hala San Bizenteko Clara Campoamor Kultur Etxean nola Gurutzetakoan.

Tailerraren lehenengo zatian, umeak jolasean arituko dira euskaraz; eta, gurasoak, bitartean, aparteko leku batean, oinarrizko kontzeptuak ikasi edo gogoratuko dituzte. Tailerraren bigarren zatian, txiki eta nagusiak batera arituko dira kantatzen edo jolasean, baina betiere euskaraz.

Jarduera doan da, eta taldea, gehienez, 15 heldu eta 3tik 7 urtera bitarteko 15 umez osatuko da, eta gutxienez, 7 heldu eta 7 umez.

Otsailaren 1etik 11ra egingo da matrikulazioa, 944 789 241 zenbakira hots eginez, edo euskara@barakaldo.org helbidera mezua bidaliz.

.

‘Euskararen Eguna’ ikastetxean (argazkiak)


.

‘Euskararen Eguna’ zela eta, gure ikastetxean jarduera batzuk programatu dira, zeintzuetan ikasle guztiek mailaka parte hartu duten.

.
euskara_eguna_IP
Ostiralean, abenduak 4, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeari jarraituz, arratsaldea Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eta irakasleek XAIBORekin euskaraz eta euskal giroan dantzatuz eta gozatzen igaro zuten.
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.
Bestaldetik, ostegun goizean, abenduak 3, DBHkoek eta Batxilergokoek magia-saioaz gozatu zuten.
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.
esukara_eguna_EB

Haur Hezkuntza — Guraso eskola (2. saioa – Tailer praktikoa)

Ostegunean, azaroaren 19an: Haur Hezkuntzako 3 eta 4 urtetako umeak dituzten familiekiko bilera, “Haur Hezkuntzako ikasleen ohiturak eta Autonomia Pertsonala” gaiarekin (Tailer praktikoa).

.

(Guraso Eskolaren 2015-16 ikasturterako bilera programa)
.

cartel_2_2015-16b

Barbantxo bideoa: Haur Hko 2. eta 3. mailetako umeak eta Lehen Hko 2. mailakoak

Urriak 22, ostegunean, Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako umeak eta Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak Barakaldo antzokira joan dira Barbantxo antzezlana ikustera.


.

——————————-

.
Ama ohean gaixorik dago eta Barbantxo txiki eta bihurriak basoan lanean ari den aitari janaria egin eta eramango dio. Amak Barbantxori 3D-ko betaurrekoak emango dizkio bidean gertatu daitezkeen arriskuei aurre egiteko. Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu. Interakzio honek mundu harrigarri bat iragarriko du.