25 - 04 - 2024

DBHko 1. eta 2. mailak, Antzerkia euskaraz ‘Clara Campoamor’ aretoan

 Datorren ostiralean, maiatzak 13, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek ‘Antzerkia euskaraz’ (AntzerkhizkuntzA)-ko jarduera batean hartuko dute parte Clara Campoamor zentroan.

.

antzerkhizkuntza_2 antzerkhizkuntza_4 antzerkhizkuntza_5

(Argazkiak aurreko ikasturteetakoak dira)
.

Jarduera hau DBHko 2. mailako Euskara irakasgaiaren programa kurrikularrean sartzen den zeregina da. Neska-mutil hauek asteetan zehar prestatu dute eta bere azkeneko adierazpena aipatutako egunean izango da. 2. mailako ikasleak aktoreak izango dira eta DBHko 1. mailakoak, ikus-entzuleak urte honetan.

Gure ikasle gehienek Euskara maila handia dute, baina erabilerari dagokionez, ikasgela barruan baino ez da ematen normalean. Neska-mutil hauek, beraz, hizkuntza erabiltzeko guneak behar dituzte. Jarduera honetan antzerkia eta euskara elkartzeak hura egin ahal izateko testuinguru ludiko-didaktikoa eskaintzen die. 

Barakaldoko Udalaren kolaborazioa duen ‘AntzerkhizkuntzA’ programan herriko Bigarren Hezkuntzako beste zentro batzuek parte hartzen dute.
.