BARNEKOTASUN ASTEA

 

Bizi garen, gure ikasleak bizi diren azalekotasunaren eta sakabanaketaren aurrean... gaur egun barnekotasuna lantzea, norbera izateko beharra da.

Barnetasunaz ari garela, geure burua barrutik ezagutzeko gaitasuna dugu, benetakotasunetik eta sakonetik erlazionatzeko gaitasuna, orainaldia bizitzeko gaitasuna, oreka pertsonala aurkitu ahal izateko gaitasuna.

Barnekotasunean hezteak zerikusi handia du isiltasunean, miresmenean eta askatasun pertsonalean heztearekin, norbera izatera gonbidatuz. Pertsonak geure buruari buruz hausnartzeko gai garenean, aberastasunez betetako mundu bat aurkitzen dugu gure barnean.

Barnekotasunean heztea eta fedean heztea ez dira gauza bera. Aitzitik, bizitza espiritualari, bizitzaren zentzu kristauari sartzeko atea erraztea da; baretasunetik, esker onetik eta eskaintzatik biziz.

Fededunentzat, barnekotasunaren eremuan gertatzen da Jainkoagazko topaketa pertsonal eta eraldatzailea. Bizitza espiritual hori Nazareteko Jesusekin elkartzeak eraldatzen duenean, bizitza espiritual hori kristautzat hartu behar da.


Horregatik iruditzen zaigu hain garrantzitsua. Eta horregatik, eskola-bizitzako aste bat eskaini nahi dizugu. Abenduaren 11tik 15era bitartean, ikastetxeko ikasle guztiek izango dute horretarako prestatu ditugun saioetan parte hartzeko aukera. Kanpoko hazkundean barne-heldutasuna islatzeko balio izatea nahi dugu.

 





 
Contact