FILMEKO INAUTERIA

Ostiral honetan Inauteriak ospatu ditugu Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetan, gure ikastetxea benetako film-eszenatoki bihurtu da. Aurten, Disneyren pelikulak izan dira aukeratutako gaiak, eta emaitza magikoa izan da.
Asteetan zehar, ikasleek, beren irakasle eta familiekin batera, ilusioz lan egin dute mozorroak egiteko proiektu zabal baten barruan. Proiektu horretan, sormena garatzeaz gain, komunikazioa, talde-lana, adierazpen artistikoa eta autonomia bezalako gaitasunak garatu dituzte. Klase bakoitzak film desberdin bat antzeztu du, pertsonaia maitagarriei bizia emanez eta ikastetxea kolorez eta fantasiaz betez.
Benetako festa izan zen. Goizean zehar proiektuarekin lotutako jarduerak egin genituen eta arratsaldean zehar, barre, dantza eta dibertimenduz beteriko desfileaz gozatu genuen.
Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu IGEari, desfilean parte hartu eta txokolatada tradizionala eskaini zigulako, halako egun berezi bati amaiera bikaina emanez.