BADUGU SUKALDEA!

Ikasturte honetan aurrerapausu oso garrantzitsua emango dugu gure ikastetxean: sukalde
propioa estreinatuko dugu jantokian. Udan zehar, Gasca enpresaren laguntzaz, honezkero
gurekin lanean ari zen enpresa, beharrezko obrak egin ditugu gure instalazioetan in situ
sukalde propioa martxan jartzeko.


Hemendik aurrera, ikastetxean bertan izango ditugu sukaldariak, egunero menua prestatzeaz
arduratuko direnak.


Aldaketa honek onura handiak ekarriko dizkigu guztioi:


Janari freskoagoa eta sasoikoa, ikastetxean bertan lehen ordutik prestatua.
Zapore eta kalitate handiagoa, elikagaiek hobeto gordeko baitituzte beren
propietateak unean bertan prestatzean.
• Menu malguagoak eta egokituak, gure haurren beharrizanetara moldatzeko aukera
handiagoarekin.

Hurbiltasuna eta zaintza, ikastetxeko egunerokoan presente egongo den sukalde-
taldearekin, plater bakoitzean maitasun guztia jarriz.


Oso pozik gaude hobekuntza honekin, badakigulako jantokia eskolako bizitzan funtsezko
espazioa dela, eta gure helburua dela haurrek esperientzia aberasgarri, osasuntsu eta gertukoa
izatea bazkalorduan ere.





 
Contact