JAUNARTZE KATEKESIA

 

Ikasturtearen hasieran, zuengana jotzen dugu gogorarazteko Barakaldoko Salestarren Jaunartze Katekesia abian dela gure ikastetxean eskolatuta dauden ikasleentzat.

Lehen Jaunartzerako prestakuntza 3 urtez egiten da: Lehen Hezkuntzako 2., 3. eta 4. urteetan. Katekesiaren eguna asteartea izaten da beti.

Ikasturte bakoitzean bezala, Lehen Hezkuntzako 2. mailako haurrak katekesira bilduko dira, hilabete bakoitzeko azken asteartean.

Jaunartzeko katekesian parte hartzen daben aiten lehenengo bilera urriaren 7an izango da, asteartea, arratsaldeko 5etan, ikastetxeko Don Bosco Aretoan.

Izena emateko epea zabalik dago. Lehenengo bilera horretara heldu bat (ahal dela aita edo ama) joan zen, familia bakoitzeko eta haurrik gabe. Bertan elkartuko gara jaunartze-katekesian parte hartzen daben familia guztiak.

Interesatuta bazaudete, hilabete honetan eta urriaren 7a baino lehen, mezu bat bidal diezagukezue haurraren izen-abizenekin, ikastaroa zehaztuz. Behin taldeak edukita, gure komunikazioak jasotzeko ohiko kanala Educamos plataformaren posta izango da.

Gure ohiko posta: catequesis@salesianosbarakaldo.eus

Katekesiaren arduraduna ikastetxean: Alfonso Aldasoro, sdb

Urriaren 7an ikusiko dugu elkar. Parte hartzera animatzen zaituztegu. Eskerrik asko.

 





 
Contact