HEZTEA BIHOTZEKO KONTUA DA

Irailaren 27an Esteban Hernández Abad irakaslea utzi gintuen, gaixotasun luze baten ondoren, lagun askoren hurbiltasunak eta estimu zintzoak lagunduta.

Esteban Barakaldoko Salestarren 35 urtez izan genuen maisu -hala deitua izatea atsegin baitzuen- eta denbora horretan bere adeitasun eta lan onaren zirrara utzi zuen berarekin klasean egon ziren ehunka haurrengan.

Nortasun eta Kidetasun sena zuen pertsona, Salestar den ororekin guztiz identifikatuta zegoena; ikasle, sendi eta ikaskideek estimatua zena, beti eramaten zuen goraipatzera ikasle eta ondoren Lehen Hezkuntzako maisu izana, eskubaloi taldeko jokalari eta entrenatzaile, Ikasle Ohien Elkartearekin eta Katekesiaren taldearekin kolaboratzaile, Don Bosco talde Artistikoarekin... hori guztia “bere etxe”tzat jotzen zuen guztietan.

Jaungoikoari eskerrak ematen dizkiogu, gure bizitzan eta Barakaldoko Salestarren Etxean, hezitzaile salestarraren eredu etengabeagatik. Ziur gaude zerutik ikusten ari gaitzala bere irriñoz, María Auxiliadorak eta Don Boscok besarkatuta, amaierarik ez duen zorionean.

 





 
Contact