BIZKAIKO KADETE AURREKO TAEKWONDO TXAPELKETA

 

Joan den maiatzaren 16an, Miribillako frontoian, aurreko mailako (8 eta 9 urte) Bizkaiko Txapelketa ospatu zen.

Salestarrak diren Hodei, Irkus, Carolina, Nahia, Iñigo, Iker, Haritz eta Lukako gure ikasleek, Barakaldoko Arte Martzialen Klubeko gure eskolaz kanpoko jarduera osatzen dutenek, lehiaketa garrantzitsu honetan parte hartu zuten kirol maila handia erakutsiz.

Entrenamendu bakoitzean erakusten duten ahalegina, iraunkortasuna eta dedikazioa emaitza bikainekin saritu ziren: urrezko 5 domina, zilarrezko 2 eta brontzezko 2.

Zorionak ikastetxea eta kluba hain bikain ordezkatzeagatik!

 





 
Contact