25 - 04 - 2024

Ekuador-rerako begirada bat Jainkoaren Hitzetik

Paraiso Apokalipsis Liburutik (21, 1-5a)

Nik, Joan, zeru berri bat eta lur berri bat ikusi nituen,
lehenengo zerua eta lehenengo lurra joanak baitziren.

Eta ohiu handi bat entzun nuen aulkitik:
     «Hona hemen Jaungoikoaren etxola gizonen artean:
     haien artean biziko da.
     Haiek izango ditu bere herri
     eta haien Jainko izango da.
     Begietako malkoak xukatuko dizkie.
     Ez da izango gehiago, ez heriotzerik,
     ez negarrik, ez garrasirik, ez atsekaberik.
     Lehengoak joan baitira.»

Aulkian zegoenak, san zuen:
     «Orain, gauza guztiak berri egiten ditut.»

.

Egun hauetan oldartzen gaituzten Ekuador-reko errepikatutako lurrikarei buruzko berrien aurrean, igande honen Jainkoaren Hitza iristen zaigu

Apokalipsiaren egilearen ametsak deitzen digun geroaldia da; eta eskuartean dugun zeregina ere bai:

Zeru berri batzuk eta lur berria, non negar guztia xukatua izango den, min guztia gaindituta eta heriotza baztertuta. Lur berria, non gizonen eta emakumeen arteko erlazioa hurbiltasun-, presentzia- eta elkartasunekoa izango den; norberekoikeria, gorrotoa eta distantziak desagertuak izango direlako.

Utz dezagun alde batean, behingoz, Zigorraren ideia; Jainkoa eta hildakoak, zaurituak eta hori jasan duten guztiak iraintzen dituelako larriki.

Azalpenak bilatzen baditugu, solidaritatea sustatzeko izan dadin eta, haren bitartez, bizitzak eta etxeak berreraikitzen lagun dezan.

Kreazio lana ez da amaitu: aurrera jarraitzen du unibertso guztian eta, berez, gure planetan. Eta Kreazio hau erditze baten antzekoena da; beraz, adiskidetasunez lagundu behar dugu hark sortutako mina ahalik eta gutxiena izatea.

Tamalez, hori ez da gure Ama Lurrarekin gertatzen dena. Jada salatzen zuen profetikoki Frantzisko aita santuak Laudato sì bere entziklikan.

Aitzitik, edonon ikusten dugu nola kaltetzen eta hondatzen ari den, zein harmonia desorekatzen bukatzen duen: Geu gara gure berezko planeta galbideratzen dugunok.

Hildakoak eta zauritutakoak dira Jainkoaren eta gizakien oihu bera, barrutik astindu eta eragin nahi gaituen oihua. Haiek adierazten dizkigute solidaritatearen eskakizuna, eta mundu anaitasunezkoagoa eta gizarte zuzenagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko beharra.

.
(Koldo Vergarak berridatzita)