29 - 03 - 2024

Juan Bosco deuna


 
Juan Bosco deuna, On Bosco gure artean, (1815-1888) XIX. mendeko apaiz, hezitzaile eta idazle italiarra izan zen. Salestar Elkartea sortu zuen eta, harekin batera, Maria Soroslearen Alaben Institutua, Salestar Laguntzaileen Elkartea, Boletin Salesiano aldizkaria eta Salestar Oratoriak. Halaber, Salestar Ikasle Ohien Elkartea sustatu zuen.

Haur eta gazteen heziketarako sistema pedagogiko berritzailea garatu zuen; Sistema Prebentiboa, hain zuzen ere. Eta gazteria behartsuenetarikoaren aldeko hezkuntza-obrak bultzatu zituen

Gaur egun,  bere lana bost kontinentetan martxan dabil, milaka gazteri heziketa eta hezkuntza eskainiz.

Jakingarri gehiago:  http://www.donbosco.es/

Ezagutu On Bosco:  http://conoceadonbosco.com


.