Gure eskolak zera eragiten du: Gizakia, bizitza eta munduaren kristau ikusmolde batetik sortuz ikasleen heziketa osoa lortzea, beti Juan Bosco deunaren ereduari jarraituz. Eta, aldi berean, hauek gizartea berritu eta hobetzeko lanean egiatan parte hartzeko prestatzea. Hau dela eta, Salestar Hezkuntza Eskaintzak honelako eskola eskatzen du: |
….. | |
− | Herrikoia eta gizarte klase guztiei irekita dagoena, behartsuenak gogokoagoak izan arren. |
− | Baiezko proposamenez etorkizunari aurreratzen saiatzen dena: «Sistema prebentiboa». |
− | Hezkuntza jardueraren erdigunean ikaslea jartzen duena: bera den bezala onartu eta hainbat ekintzez hazten laguntzen diona. |
− | Giza garapena eta kristau haztea egokitzen, “ebanjelizatzen hezi eta hezten ebanjelizatzen” duena. |
− | Familia hezitzaile dena, gazteek beren “etxea” aurkituz bertan. |
− | Hezkuntza harremanak banan-banakotzen lortzen duena, hezitzaileak ikasleen artean ibiliz. |
− | Hezkuntza komunitate sail guztien esku hartze erantzunkidea benetakoa egiten duena. |
− | Gure eskolaren zergatia diren nerabe eta gazteen sustapen osoari erantzun egokia emateko, geografiko, kultural, politiko eta eliz ingurunean txertatzen saiatzen dena. |
− | Herriko beste eskola guztiekin bat egin eta erantzunkide sentitzen dena. |