18 - 04 - 2024

Gazte katekumenotza

(18 urtetik aurrera)


 
Salestar gazte katekumenotza gazte taldeak dira, zeintzuk fedean oinarrizko heltze prozesua egin ondoren, bost urtetan zehar, talde edo Kristau komunitate bateko esprientzia bizi nahi baitute, Komunitate heldu batean behin-betiko sarrerari begira.

18 urte baino gehiago dituzten gazteei ere eskaintzen zaie katekumenotza, esplizituki fedean prestakuntza egin ez badute ere. Horretarako Jesus Kristoren aldeko hautu eta taldean fedea ondu nahi dutela adierazi behar dute.

Metodologikoki bi aukera eskaitzen ditugu prozesu honetan:

Bizitzan oinarritzen den bidea. Gaztearen benetako bizitza eta inguratzen duen giroa kontuan hartuz.

Talde lanean egiten den prozesua. Uste osoz, taldea izate-, egite-, lan egite- eta harremanak izateko era da guretzat.

Metodologia ereginkorra eta sotzailea denez,  bakoitzak norbere prozesuan esku hartzen du eta bere buruaren ekarpena egiten die besteei.

OHIKO ORDUAK: Partaideen interesak eta posibilitateak kontuan hartuz, talde bakoitzak asteko unerik egokiago erabakitzen du.

<<<<<< itzuli