2 - 11 - 2024

Eskola-pastoraltza


camp_2015-16

    Ikastetxearen PASTORALAZ hitz egitea, bere BIHOTZAZ hitz egitea da. Eta horrela da, bai gunea delako, bai gure heziketa-lanaren alderik emozionalena izateko.

    Plan pastoralaz hitz egitea, ikasle bakoitzak On Bosco-ren heziketa-modeloaren araberako bizitza-plana egitea lor dezalako gure ahaleginaz hitz egitea da: ‘kristau onak eta herritar zintzoak izatea’.

    Egia da plan pastoral batek helburuetako serie bat, lantalde batzuk, kalitate-adierazle batzuk edukitzen dituela…, zeintzuek plana zuzen gara dadin eragiten duten… Baina beheko aurkezpenean horretako ezer ez da agertuko.

    Plan pastorala bezeroek dasta dezaten kozinatuta eta prestatutako tarta bezalako bat da. Guztiok sukaldari bat dugu gure baitan eta badakigu, sukaldaritza-plater bat aurkezterakoan, bere itxura gutxi gorabehera gustagarriaren atzean, bere zapore gehiago edo gutxiago lortutakoaren atzean, bezeroentzako zerbait ona eskaintzea pentsatu duten sukaldari-talde oso baten ideia dagoela.

   Zerbait horrelakoa egin nahi dugu ikastetxeko pastoral-arduradunok. Ez dizuegu plater prestatua aurkeztuko (helburuak, kanpainak, taldeak…), baizik eta kristau-printzipioak, zeintzuetan gure proiektua oinarritzen den. 

    Ebanjelioa neska-mutilen ikuspegitik irakurtzea da pastoralean salestar ikuspuntutik lantzea desiratzen duen edozeinek egin dezakeen onena.
.

(Testua: Julio Higelmo, Ikastetxeko Pastoral-Koordinatzailea)
.

.