27 - 04 - 2024

Domingo Savio, gaurko eta betiko santua

Domingo_Savio_3
.

Maiatzaren 6an Domingo Savio santuaren jaia ospatzen da. On Boscoren pedagogiaren maisulana, eta gure ikasleontzako eredu eta zaindari.

Domingo Saviok oso bizitza xumea izan zuen, baina urte gutxitan santutasun-bide luzea ibili zuen. Italiako Chieri-Turindik hurbileko herrixka batean jaioa zen, ondare materialeko familia behartsu batean, baina fedean aberatsa. Haurtzaroan, zazpi urterekin ospatu zuen Lehen Jaunartzeak garrantzi handia izan zuen harentzat.

Haren bizitzaren gertaera erabakigarria hamabi urterekin jazo zitzaion: Joan Bosco santuarekiko topaketa. Honek, aita eta gidari, Turinen hartu zuen, bigarren mailako ikasketak egiteko. Hasiera hasieratik ohartu zen Domingo zein zen bere helmuga eta On Boscori santu izaten laguntzeko eskatu zion.

Adeitsu, beti lasai eta alai, interes handia jartzen zuen bere ikasle-beharretan, lagunei guztian laguntzean eta otoiztean, Jainkoak indarrak eman ziezazkion bere betebeharrak betetzeko. Egun batean, sartu berria zen lagun bati bere bizitzaren gakoa eta salestar ikastetxe baten ikasle guztien helmuga eman zion: «Begira, hemen beti alai egotean datza guretzat santutasuna».

Larritasunez gaixotuz, hamabost urte betetzear zenean, lasai hil zen, Jaunarengana joateko poztasunarekin. Pio XII.a aita santuak santua aldarrikatu zuen 1954an.

.