26 - 04 - 2024

Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museora joango dira bisitan

ferrocarril_1
.

Ekainaren 3an, ostiralean, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museora joango dira bisitan Lehen Hezkuntzako 5. mailako neskatila-mutikoak.

Europako tren-bildumarik onenetakoa du Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak.

Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusiaren lehenengo solairuan, XIX. mendearen amaieratik AVEren sorrera arte tren-langileek erabili izan dituzten uniformeen erakusketa aparta dute ikusgai. Bigarren solairuan, tren-geltokietako ordularien erakusketa aurkitu zuten, munduko onenetakoa, eta denboran zeharreko bidaia batean murgilaraziko ditu.

.