17 - 05 - 2024

Barakaldo, etxe irekia / casa abierta



  «On Bosco» Gizarte Gela Barakaldoko Salestar Ikasle Ohien Elkarteko ekintza bat da. Txema Martín Villafañek –presidentea delarik– eta Lope Jesús Sánchezek –salestarra– koordinatuta, jarduera ederra garatzen du elkarte honek urtean zehar eta ekintza ugari. Hauetako bat, «Barakaldo, etxe irekia / casa abierta».

Esaten dutenez, «Atzerriko immigranteentzako harrera-udalerri sendo bihurtu da Barakaldo… (eta guk) parte-hartze eta topo egiteko guneak sustatuz segitu nahi dugu, kulturarteko Barakaldo eraikitzeko».

Programak bi gune ditu «On Bosco» Gizarte Gelako boluntarioen ardurapean, borondatez eta dohainik:

+ 1.a, “Etxean bezala”  izeneko gunea, hartzeko, informazioa emateko eta gizarte arloko orientazioa eskaintzeko gunea da.

+ 2.a, “Elkar ezagutu, elkarrekin bizi”  izeneko gunea, jolasaren, hezkuntzaren eta kulturaren inguruko jarduerak diseinatu eta garatzeko gunea da, programan parte hartzen dutenak gizartean integratu eta kohesioa lortzeko elkar ezagut dezaten eta harremanak egin ditzaten.

.