24 - 11 - 2024

On Boscoren sendia



Juan Bosco Deuna –On Bosco, guretzat- 1815eko abuztuaren 16an jaio zen.

Bere aita, Francisco, alargun gaztea, jada zuen bere aurreko ezkontzaren seme bat, Antonio, bigarren ezteietan Margarita Occhienarekin ezkondu zenean. Juan baino lehen, Franciscok eta Margaritak beste seme bat izan zuten, Jose. Juan familiaren ume txikiena zen, izan ere.

Francisco partzuera zen eta beste batzuen lurrak lantzen zituen, ekoizpeneko erdiaz geratuz. Nahiz eta pobreak izan, ez zuten behar handirik pasatzen. Baina ez zuten berezko etxerik. Aitak lan egiten zuen landetxean jaio ziren semeak: «Cascina Biglione»-n.

Etxetzar honen ondoan, nekazari etxe multzo txikiak I Becchi etxadia eratzen zuen. Honek eta beste antzeko batzuek Morialdo herria eratzen zuten. Eta, halaber, beste hiruren ondoan, Castelnuovo parrokia eta udala; denbora hartan, 3.000 biztanleko tamaina ertaineko hiria. Castelnuovo Turingo 23 km-etara inguru dago, Italiaren ipar-mendebaldean dagoen Piemonteko eskualde handiko hiriburua.

Independentzia lortzea pentsatuz, Francisco lursail batzuk, behi eta zekor bat erosten joan zen, eta abeletxe hurbil baten atzeko paretan bermatzen zen gaizki mantendutako estalgunea. Baina ez zuen gozatzera heldu; soto hotzean lan eginez pneumonia hartu eta hil egin zen 33 urte zituela. Orduan Juanito Boscok ez zituen biak bete.

Margarita Occhienak, 29 urte zituela, hiru umeren ardura hartu zuen (9 urteko Antonio, 4ko Jose, Juan) eta 65 urteko aitaginarreba ia elbarritua, Margarita Zucca. Hurrengo hilabeteetan, uzta biltzea amaitzen saiatu behar izan zuen, Franciscok hartutako eperako zorrak ordaindu eta, batera, Biglione etxetzarretik irteera prestatu, bere senarrak erositako estalgunea egokituz hura bizitzeko leku egoki bihurtu arte.

Honela I Becchi-ko etxetxoa, beranduago ezagutuko den bezala, bizileku izatera heldu zen. Juanek bere haurtzaroan eta nerabezaroan maitasuna eta elikagaia aurkituko lituzkeen tokia; Margaritaren zuzendaritza irmo baina adeitsuaren azpian, bere lehen heziketa hala nola bere hastapen espiritual eta kristaua jaso zituen tokia: Otoitz xumea, bakoitzaren indarren eta ahalmenen arabera lana eta, nahiz eta laztanak eta atseginak kanpo utzi, besteengananzko jarrera irekia mantentzen zuen bizimodua. Hark guztiak lehen urtetatik Juan bere buruarekin fidatutako pertsona bihurtu zuen, ekimenez beteta eta sortzaile.

Francisco Boscoren heriotzaren ondoren, Margarita buru zuen familiaren egoera ekonomikoa nabarmen hondatu zen, lehorte handiak eta urte batzuetan zehar lurraldea suntsitu zuen goseteak eraginda gainera. Hark pobrezia sakoneko egoerara eraman zituen, nahiz eta haiek parrokoek hornitutako pobrezia-ziurtagiria aurkezten zutenei laguntzen zien udalaren subsidioa eskatzera ez heldu. Margaritak Antonio gaztearen laguntzarekin (artean mutil koxkor bat) lantzen zituzten lursail txikiek ozta-ozta ematen zien bizirik irauteko. Behar gorrian, zekorra hil zuten, familiaren asegurua…

Margaritaren pobreziaren adierazgarri onena, Juanen heziketari ia ezertan ezin izan ziola ekonomikoki lagundu. Nahiz eta bere bidean aurkitu zituen eskola-maisu apaiz batzuen euskarria eduki, Juan ikasleak inguruko etxadietan eskean ibili behar izan zuen, ongile desberdinen laguntza lortu, ikasketetan eta azoketan sariengatik lehiatu, eta bere trebetasunetaz baliatu, bizitzan zehar agerira aterako lukeena, zoritxarren ondoren bizirik ateratzeko eta ustekabekoen gainean jartzeko.

Pobreziaren halako esperientzia pertsonala txiro eta behartsuen aldeko bere bokaziozko konpromisoaren elementu zentrala izatera bideratua zen.