24 - 11 - 2024

Amets batek haren bizitzaren norabidea markatu zuen


On Boscok horrela kontatzen zuen:

«Urte haiek neuzkala (bederatziak inguru) nire bizitza guztirako buruan grabatuta sakonki geratu zen ametsa izan nuen .

Etxetik hurbil, oso belardi zabalean, mutiko anitz dibertitzen ziren tokian egotea iruditzen zitzaidan. Batzuek barre egiten zuten, beste batzuek jolastu eta ez gutxik birao egiten zuten. Biraoak entzuterakoan, haien erdian jauzi egin eta ukabilak eta hitzak erabiliz isilik egotera haiei eragiten saiatu nintzen.

Une hartan nobleki jantzitako gizon bat agertu zen. Gainjantzi zuriak gorputz guztia estaltzen zuen, baina begirada hartan ez zezakeela jar bere aurpegia hain argiduna zen. Nire izenez deitu zidan eta mutil haien buruan jar zezala eskatu, hitz hauek gehituz:

  — Zure lagunak egin behar izango dituzu, ez kolpez, baizik eta ontasunaz eta maitasunaz. Ea, hitz egin haiekin eta azal iezaiezu bekatua gauza txarra dela eta Jaunarekiko adiskidetasuna ondo ederra.

Nahasi eta ikaratuta, ni ume gizajo eta ezjakina nintzela erantzun nion, mutiko haiek erlijioa hitz egiteko gaitasunik gabekoa. Une hartan mutilek bere liskarrak, oihuak eta biraoak utzi zituzten, eta hitz egiten zuenaren inguruan elkartu ziren.

Esaten zidana ia jakin gabe, galdetu egin nion:

  — Nor zara zu, ezinezko gauza eskatzen didazuna?

  — Hain zuzen gauza hauek ezinezko dirudizulako –erantzun zuen– posible egin behar izango dituzu obedientziaz eta zientziaren eskuratzeaz.

  — Non eta nola lortu ahal izango dut zientzia hori?

  — Nik maistra emango dizut. Bere gida azpian bat jakintsu bihurtzen da; baina haren gabe, nahiz eta jakintsua izan gizajo ezjakin itzultzen da.

  — Baina, honela hitz egiten didazuna, nor zara?

  — Ni zure amak egunean hiru aldiz agurtzen irakatsi zizun haren semea naiz.

  — Nire amak esaten dit, bere baimenik gabe, ezagutzen ez ditudan haiekin ez nadila elkar. Honengatik, esan iezadazu zure izena.

  — Nire izena, galde iezaiozu nire amari.

Une hartan emakume aparta, leku guztietatik distira egiten zuen gainjantziaz jantzita, ikusi nuen haren ondoan. Ni gero eta nahasiago ikusiz, keinuak egin zizkidan harengana hurbil nendin, eskutik ontasunez hartu eta zera esan zidan:

  — Begira.

Begiratzerakoan, mutil haiek desagertu zirela konturatu nintzen eta, bere lekuan, antxume anitz, txakurrak, katuak, hartzak eta beste animalia asko zeuden. Emakume handientsu hark zera esan zidan:

  — Hementxe duzu zure alorra, hemen egin behar duzu lan. Izan zaitez apal, sendo eta mardul, eta animalia hauekin orain gertatzen dela ikusiko duzuna zuk egin behar izango duzu nire seme-alabekin.

Orduan itzuli nintzen begirada eta, animalia basatien ordez, beste tanto arkume otzan batzuk agertu ziren zeintzuek saltatu, korrika eta bee egin, eta jolasak egiten ziituzten gizonaren eta emakume haren inguruan.

Orduan, ametsetan beti, negar egiten hasi nintzen eta hartako ezer ez nuela ulertzen esan nion emakume hari. Hark buruan esku bat jarri eta zera esan zidan:

  — Bere sasoian ulertuko duzu dena.

Hau esanda, zaratak esnatu ninduen.

Goizean ametsa kontatu nuen berehala. Nire anaiei, barre egitera hasi zirenei, lehenik eta behin; nire amari gero eta amonari. Bakoitzak bere interpretazioa eman zuen. Nire amak zera esan zuen:

  — Nork dakien egun batean apaiza izatera helduko zaren.

Baina amonak behin betiko sententzia eman zuen:

  — Ez zaie jaramonik egin behar ametsei.

Ni neure amonaren iritziko nintzen, baina ezin izan nuen amets hura inoiz ahaztu».