24 - 11 - 2024

On Bosco, ikasle



Apaiza izateko ikasteko nahia eta aurrera irteteteko bere ahalegina Juan Boscoren bizitzako ezaugarriak dira bere nerabezaro eta gaztaroan zehar.

Haurtzarotik, Juanek bere lidergo-espiritua eta gazteen arteko apostolutza izango litzatekeenaren ezaugarriak frogatzen ditu astian ume eta mutikoak bilduz eta haiek malabarismo-ekitaldi eta mezu hezigarria zuten pasadizoez olgatuz. Ametsak eginda ikusteko, bere familiaren pobrezia egoeratik eta alor lanetan ikustea nahi zuen Antonioren, bere anaiaren, oposiziotik zetozen oztopoei aurre egin behar izango litzateke. Ez Antonio ez José ez lirateke eskolara joango. Juan ordea, bai; bere nortasunaren irmotasunari eta bere amaren laguntzari esker.

Etxean tirabirak saihesteko, 13 urte zituela I Becchi uzten du eta zortzi kilometro urrun zegoen Moncucco-ko Moglia familiaren landetxera joango da. Hurrengo urtean Juanek On Calosso apaiz zaharrarekin topatuko du. Honek haren adimen eta debozioarekin miretsita, ikasketetatik begiratzea hitzeman zion; baina laster hil zen. Antonio ezkontzerakoan, Margaritak ondasun urriak banatzen ditu, I Becchi-ko etxea bere semeordeari uzten dio eta hura bere bi semeekin Sussambrino-ra doa bizitzera. Gertaera honek Juan azkenik eskolara joan ahal dadila posible egiten du, Castelnuovo-n; nahiz eta bost kilometro egunean lau aldiz ibili behar izan.

16 urte zituela, bigarren mailako ikasketak hasten ditu, Castelnuovo de Asti-tik 12 kilometrotara, Chieri-n. Hango egonaldia eta ikasketak ordaintzeko, Juanek herrixka hurbiletan laguntza eske ibiliko da. Eta Chieri-n gozogintza, joskintza, burdingintza, zapatagintza eta gero bere mutikoei erakusteko balio izango lioketen beste hainbat ofizioak ere ikasiko ditu. Ikastetxean ere lehiaketa literario desberdinetako eskudiruzko sariak irabaziko ditu.

Beranduago, bere apaiz-heziketa jarraitzea eragozten zuten errekurtso ekonomiko urriengatik beti arduratuta, Juanek frantziskotar egitea pentsatu zuen. Hala ere, On José Cafassoren orientazioarekin eta On Cinzanoren laguntzarekin, 20 urte zituela Chieri-ko Apaizgaitegi Diozesiarrean sartu zen. 1841eko ekainaren 5ean, Monsinore Franzoni Torino-ko artzapezpikuak apaiz ordenatu zuen.

Apaiz gazteari proposamen desberdinak eskaini zitzaizkion: Genoaren familia dirudunaren seme-alaben irakasle-tutorea, Murialdo-ko bere auzotarren kapilaua, hainbeste lagundu zuen On Cinzanoren, Castelnuovo-ko parrokoaren, laguntzailea… Margaritak bere amak oso argia utzi zion: «Aberatsa inoiz izatera heltzen bazara, ez dut oinik jarriko zure etxean». Perspektiba hauen aurrean, On Cafasso bere aitor-entzuleak aholkatuta, Torino-ra joan zen Juan. Hark sortutako Pastoral Institutuan (Italieraz «Convitto Eclesiastico») hiru urte gehiago emango lie ikasketei. Ikasketa hauen xedea apaiz-zereginaren alderdietan, teologia moralean eta predikuan sakontzea zen. Aldi berean zerbitzu pastoralak egiten zituen parrokietan, espetxeetan eta hiriaren zentro desberdinetan. Torino-ko gazteen errealitatea ezagutzea baimendu zion hark guztiak eta Jainkoak harengandik espero zuenaz ohartzen joatea.