24 - 11 - 2024

On Bosco, lehen urratsak Torinon



Torinon ikusi zuen errealitateak laster hunkitu zion Juan Bosco-ri, jatorri nekazariko apaiz gazteari, harekin bat bait zetorren bera. Eta ongizate-bizitza bermatu ahal izan zioten eskaintza ugariei eta hiriko burgesiaren arteko lasaitasunari uko egin zien.

Torino hiriaren hazkunde demografikoa oso adierazgarria izan zen: 1815ean, 88.000 biztanle inguru zituen; 1848an, 137.000 inguru izatera heldu zen. Hiriaren handiagotze hau emigrazioak sortu zuen batez ere. Eta ez lantegi handiak agertuko ziratekeengatik, oraindik merkataritza eta eskuz egindako lan txikiak nagusiak baitziren. Urte haietako Torino-k nekazari goseti jendetza erakartzen zuen; kasu askotan, gazteak edo adingabeak.

Aldizkako peoi hauekin, eraikuntzaren lanean erabilita batez ere, txerpolariak elkartzen ziren, eta kaleak, plazak eta aldiriak betetzen zituzten; lanik gabeko guraso seme-alabak, ofiziorik gabekoak eta hura izatearen posibilitate gabekoak, eta iraun ahal izateko edozein enplegutara moldatzen ziren mutiko eta mutil ugariak.

Herri etxebizitzak oso garatu gabeko eraikuntzak ziren, galerietan edo patioan komunekin. Gelen barruan, gutxi argituta eta gaizki aireztatuta, airea osasungaitz eta kaltegarria zen, eta pobrezia zikinkeriarekin nahasten zen. Langabeziak delinkuentziara zeraman, nahiz eta delitu handiak salbuespenezko gertaera izan. Hiria legea alde batera utzita bizi ziren gaizkileez beteta zegoen, limosnaz eta ebasketaz aurrera ateratzea bilatzen ziren goseak hamikatuak. Torino-ko espetxeak, metaketatako egoeran, oso mutil gazteez galkatuta zeuden.

1841eko abenduaren 8an, On Boscok bere etorkizuneko lanerako adierazgarri egingo litzatekeen topaketa izan zuen. Bazen egun horretan eukaristia ospatzera zihoanean aurkitu zuen mutikoa. On Boscok babestu egin zuen Asis-eko San Frantzisko elizako sakristauaren kolpeen aurrean, eta Bartolomé Garelli-k –hori zen honen izena–, 16 urte izan arren, Lehen Jaunartzea ez zuela egin, katixima ezagutzen ez zuela eta urri eta utzita zela aitortu zion. Mezaren ondoren, On Boscok lehen katixima-ikasgaiak eman zizkion eta hurrengo igandera itzultzera animatu zuen. Egun horretan, Garelli 20 mutikorekin itzuli zen; eta 80 izatera heldu ziren hurrengo urteko martxoan. Honekin Oratorioari  eman zion hasiera On Boscok.

Hala ere, ez zuen autoritate zibilen ez Elizaren babes guztia izan. Batzuen iritzian, On Bosco iraultzaren plana egiten ari zen denatako prest izandako mutil utzitako horiekin. Beste batzuek apaiz gazteak tokian tokiko parrokiei eliztarrak lapurtzen zizkiela esaten zuten. Eta, azkenean, baten batzuek On Boscok arrazoia galduta omen zuela pentsatu zuten.