‘Salesianix’ taldeak Barakaldoko Inauteriko lehen talde-saria eta tresna onenerako sari berezia lortu ditu. Jada joan den urtean Barakaldoko 2. saria eta Sestaoko 1.a lortu zituzten.
(Argazkiak: Matías Karrillo – ‘Barakaldodigital.com’)
Nahiz eta noizbait presente egin, euri mehatxuaren beldurrik gabe, Barakaldoko Salestar ikastetxeko guraso adoretsuko talde bat, beren seme-alaben eta hauen lagun batzuren lagunduta, kalera irten zen Inauteriaren jai hauetako ohiko mozorro-desfilean parte hartzera.
Jada duela hainbat urte, Ikastetxeko familia batzuk elkartu ziren itxura aldatu eta bere seme-alabekin mozorro-lehiaketan eta Inauteriaren jai-«jaitsieran» parte hartzeko. Dibertitzeaz gain, dirua irabazten zutela lehiaketan ikusterakoan, hura ematea planteatu eta erabaki zuten sari guztiak Barakaldoko Salestar Laguntzaileek aurrera daramaten «Harat-honat» Proiekturako izan zitezela. (Horietako batzuk elkarteko kideak dira). Hori guztia «Munduko Gazteentzatzako Salestar Lankidetza» programan sartzen da.
Urritik, hamar-hamabi familiek beren ilusioa, irudimena eta dirua ematen dituzte Inauteria prestatzeko (material guztiak bere kontu daude).
Baina ez da beren jarduera bakarra: Eguberrian, Zuazo auzoko Kultura Etxean, bi asteko tailer-programa bat, jolasekin eta auzoko mutilentzako jarduera ludikoekin, garatzen dute. Eta Barakaldo-Pilotalekuko Ludotekan, goizez eta arratsaldez txandak egiten, honetako Eguberri-eremuko tailerrak burutzeko.
Aktiboki hartzen dute parte ere, Foruetako Plazan, Eguberriko Merkatu-txiki Solidarioan, eta On Bosco jaian Ikastetxean egiten denean. Hauetan familia batzuren eta ume askoren kolaborazioarekin, emandako objektu salmenta postuak jartzen dira: liburuak, poltsak, CDs, videos-a…; eskuz egindako imitaziozko bitxiak (belarritakoak, eraztunak, eskumuturrekoak…) eta etxeko gozogintza (pastel, tarta …)
Eta Liburuaren Azokan, eta …
Joan den urteko Proiektua zera izan zen: Río Manso – Mexikon, Salestarrek duten barnetegian hango neska-mutilen heziketaren finantzaketa-programari laguntzea. Neska-mutil hauek mendiko herrixketetan ehunka kilometrotara bizi dira. Heziketan sartzeko duten era bakarra egon ahal izateko lekuren bat edukitzea da eta aldi berean hezitzea. Lortzen ari dira.
Argazki gehiago, ‘Barakaldodigital.com’ egunkarian,