Salestar Kongregazioaren 27. Kapitulu Nagusiak, Erroman bilduta, On Angel Fernandez Artime aukeratu du Errektore Nagusi berria, On Boscoren X. Ondorengoa. Orain arte, On Angel Fernandez Artime Hego-Argentinako Inspektorea zen.
Hautaketa gaur asteartea gertatu da, goizeko 10:20etan, lehen azterketan.
On Angel Fernandez Artime, 53 urtekoa, Oviedoko Gozon-Luanco-n, jaio zen, 1960ko abuztuaren 21ean. Beraz, lehen espainiar salesianoa Kongregazioaren Errektore Nagusia aukeratutakoa da. Teologia Pastoralean, Filosofian eta Pedagogian Lizentziatua da.
Lehen profesioa 1978ko irailaren 3an egin zuen, 1984ko ekainaren 17an betiereko profesioa, eta 1987ko uztailaren 4an apaiza ordenatu zuten.
Leongo Inspektoria-ko jatorrizkoa, hango gazte pastoraleko delegadua, Ourenseko ikastetxeko zuzendaria, inspektoria-kontseiluaren kidea eta bikarioa, eta 2000tik 2006ra hango Inspektorea. 2009an Hego-Argentinako Inspektorea izendatu izan zen, une honetara arte izan duen kargua.
Zirkunstantzia bitxia gertatu da: On Angel Fernandez Artime, joan den abenduan, egoitza Sevillan duen eta maiatzaren amaieran funtzionatzen hasiko den ‘María Auxiliadora’ barruti salesiano berriko Salesiar Inspektore-Probintzial berria izendatua izan zela; nabarmen gelditzen da mandatua aritu ezin izango dela.
Hark berak orain, Errektore Nagusia bezala, bere Kontseiluarekin batera, kargu honetarako beste salesiano bat izendatu behar izango du.