27 - 04 - 2024

On Boscoren jaiotzaren Berrehungarren Urteurreneko agiria

logo_pruebas
.

On Bosco maitea: Ikastetxe salestar honetako ikasleak eta hezitzaileak gaur bildu gara zure jaiotzaren 200. urteurrenari hasiera emateko.

Zuk pertsona miletako bizitzak eta bihotzak bilakatu dituzu. Kaltetutako mutilei lagundu zenien, heziketa eman zenien etorkizun itxaropentsua izan zezaten eta, batez ere, Jaunarengana hurbildu zenituen.

Gure ikastetxean ETXE bat aurkitu dugu. Bertan inor ez da inor baino gehiago, berdin maite gaituzte gu guztiok. Eta ez hori soilik; baizik eta, zeuk nahi zenuen moduan, maitatuak sentitzen gara hemen.

Gure ikastetxea ESKOLA bat da, ere bai. Eskola honetan Matematika, Hizkuntza, Ingelesa eta beste irakasgai asko ikasten ditugu. Baina, batez ere, adiskidetasuna, eskuzabaltasuna, errespetua… Zuk nahi zenuenez: kristau onak eta herritar zintzoak izaten ikasten dugu.

Gure ikastetxea ere geure ELIZA da. Jesusen adiskide bihurtzen gara hemen. Eta lagunak bezala, harekin fidatzen gara, guretzako onena nahi baitu beti.

Eta JOLASLEKU bat dugu hemen. Hauxe da gaurko gure elkartze-lekua. Jolasleku honetan jokatu egiten dugu, une ederrak partekatzen ditugu bertan, eta bizitza osorako adiskideak egiten ditugu… Baina, hori bai, beti alai, beti irribarrez, adiskidetasuna adierazteko modurik onena baita.

Honengatik guztiagatik, bildu gara gaur, On Bosco, zuri eskertzeko. Eta, urte honen hasieran, zure jaiotzaren Berrehungarren Urteurrenaren hasieran, ez dugu Zeruko gure Ama ahaztu nahi. Zeuk irakatsi diguzu Maria Laguntzailea gurekin egon dela, badagoela eta beti egongo dela, gu Jainkoari gehiago hurbiltzeko.

Globo hauetako askatzearekin batera, mezu pertsonala bidali nahi dizugu eta mundu osorako bake, senidetasun, justizia eta itxaropen gure nahiak zuri adierazi. Zeuk irakatsi zenigun bezala, ametsak egia bilakatzeko daude eta.

Eskerrik asko, Aita eta Adiskidea. Urtebetetze zoriontsua, On Bosco.

.