3 - 05 - 2024

Gaur arratsaldean: «El Caserío» zarzuela

‘Cuadro Artístico Don Bosco’ taldeak 30 urte betetzen ditu eta, izena ematen dionaren Jaiotzaren Berrehungarren Urteurrenean, “El Caserío” zarzuelaren mosaiko bat eskaintzen digu.

Otsailaren 15ean, 19:00etan, Barakaldoko Salestar Ikastetxeko Aretoan. (Sarrera doan).

Herriko melodiak jasoz eta esamolde melodiko eta erritmiko tradizionaletatik beste berri batzuk sortuz, Jesús Guridi-k, “El Caserío”-ren egileak nekazari eusko herrixkako, alegiazko Arrigorri-ko bizitza tradizionala erakusten du, XX mendearen hasieran. Garaiko pertsonaia tipikoak bizi izandako leku idilikoa da: indiano aberatsa, apaiza, alkatea, idazkaria, tabernaria, pilotaria, morroia… Jaraunspen-arazoaren inguruan erdiratutako bilbeari maitasun-istorio klasikoa eta zarzuela guztiaren ohiko saio komikoak batzen zaizkio.

(Esku-programa PDF-en ikusteko edota jaisteko, sakatu irudiaren gainean)

caserio_1