25 - 04 - 2024

Cambridge-ko Zentro Irekia


 

 

Kristau Eskola elkartearen kidekoak gara eta, honen bidez, Cambridge-ko Zentro Irekia, bere azterketa ofizialak egiteko baimenduak.

Hauxe da gure ikasleen Ingeleseko Hizkuntza-komunikaziorako Gaitasuna lantzeko garatzen ditugun jardueretako bat. Cambridgeko Unibertsitateekiko hitzarmen honen bidez Barakaldoko Salestarrak Ikastetxeak zera eskaintzen du:

—  Gure Ikastetxe bertango matrikula zerbitzua. Honekin bai gure ikasleek, bai interesatua den beste edozeinek –non egin diren ikasketak (Ikastetxean bertan, eskola-kanpoko jardueretan, akademia batean …) kontuan eduki gabe– Cambridgeko Unibertsitateko azterketak egin ditzake.

—  Merkatuan dauden prezioak baino eskuragarriagoak. Kristau Eskola elkartearen kidekoak garenez, beste ikastetxeek baino matrikula eta azterketa prezio baxuagoak eskaintzen ditugu.

—  Maila guztietako azterketak egiteko aukera:  Starters, Movers, Flyers, KET (Key English Test), PET (Preliminary English Test), FCE (First Certificate in English), CAE (Certificate in Advanced English), CPE (Certificate of Proficiency in English) eta BEC (Business English Certificates) izendapena duten hiru tituluak: BEC Preliminary, BEC Vantage, BEC Higher.

—  On line azterketak egiteko aukera, ohizkoak diren daten ordezkoak aukeratuz.