22 - 11 - 2024

Eskolako Agenda 21


Barakaldoko Salestarrak Ikastetxeak Eskolako Agenda 21 programa garatzen du. Hau Gizarterako eta Herritartasunerako Gaitasuna   indartzeko konpromiso eta ekintza-plan bat da, gure ikasle eta haien familiengan garapen iraunkorrean eragile gogotsu izateko beharraren kontzientzia piztuz, hala nola Ikastetxe eta bere inguruaren hezkuntza kalitatea haundituz.

Guzti honek Ikastetxeko eta Udalerriko ingurugiroaren kalitateari eragiten dioten arazoak ezagutzera, erabakiak hartzera eta haietan konprometitzera ikasleak eta –hedaduraz– haien familiak ohitzea dakar.

Eskolako Agenda 21 programak oinarrizko hiru osagai ditu: ikastetxeko eta inguruko ingurugiro iraunkortasuna, curriculum-berriztapena eta komunitatearen parte-hartzea.

Ikasturtean zehar mota ezberdinetako jarduerak gauzatzen dira. Hauen artean Udaleko Kultur Arloak garatutako Ezagutu Barakaldo programa nabarmentzen da. Halaber, goiz bateko edo egun osoko irteera osagarriak egiten dira (Galdames, Urdaibai, Karrantza), baita baserri-eskola zenbaitetan egun batzuetako egonaldiak ere (Baratze, Gorozika). Haietan Ikastetxeko Eskolako Agenda 21-earen urteko programak araututako jarduerak burutzen dira.