22 - 11 - 2024

Batxilergoko gaitasunak


 

Batx_2015_323/2009 otsailaren 3ko Dekretuak Batxilergoko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan jartzen du. Bertan (derrigorrezkoaren ondoko hezkuntza denez) Batxilergoko oinarrizko gaitasunak horrela zailkatzen dira.

•    Zeharreko gaitasunak lehentasunez Batxilergoko ikasgai orokorren bidez lortu eta guztietan garatzen dira. Honako hauek dira: Ikasten ikasteko gaitasuna, Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna, Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, eta Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

•   Diziplina arteko oinarrizko gaitasunak modalitate irakasgaien bidez garatzen dira batez ere, baita aipatutako gaitusunei dagozkien aukerako irakasgaien bidez ere. Honako hauek dira: Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna, Matematikarako gaitasuna, Giza eta arte-kulturarako gaitasuna, eta Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
.

<<<<<< itzuli