22 - 11 - 2024

DBHren Helburuak


 

dbh_2014d

— Zuzen, egoki, autonomiaz eta sormenez ulertzea eta adieraztea euskarazko eta gaztelaniazko ahozko eta idatzizko testuak eta eta gogoeta egitea hizkuntzaren erabileran esku hartzen duten prozesuen gainean eta hizkuntzak norbere pentsamenduak antolatzerakoan duen garrantziaren gainean.

— Ikasten diren atzerriko hizkuntzan edo hizkuntzak egoki ulertuzea eta mintzatzea.

— Egoki, sortzaile eta beregain interpretatzea eta produzitzea kode artistiko, zientifiko eta teknikoak erabiltzen dituzten mezuak, komunikazio aukerak aberastu eta erabilera horretan esku hartzen duten prozesuak atzemanez.

— Informazio lortzea eta hautatzea hartarako eskura diren iturri egokiak erabiliz; informazio hori era beregainean eta kritikoan tratatzea, aurretik jarritako helburuaren arabera, eta era antolatu eta ulergarrian transmitituz.

— Problemak atzeman eta ebazteko estrategiak itxuratzea, jakitearen eta esperientziaren arlo desberdinetan, prozedura intuitiboak eta arrazonamendu logikokoak erabiliz, erkatuz eta prozesuaren gainean gogoeta eginaz.

— Norbere buruaren irudi egokia itxuratzea, norbere gaitasunak, interesak eta premiak kontuan hartuz erabakiak hartzerakoan, zailtasunak gainditzeko ahalegina baloratuz.

— Errespetu eta diziplina ohiturak beretzea eta garatzea, ezinbesteko baldintza baita hezkuntza lanak atarramentu ona izanen badu eta ikasleek jarrera solidario eta toleranteak garatuko badituzte gizarte, erlijio, sexu eta arraza diferentzien aurrean, aurreiritziak izpiritu kritiko, ireki eta demokratiko batekin gaindituz.

— Gure tradizioko sinesmen, jarrera eta balio oinarrizkoak ezagutzea eta kritikoki baloratzea.

— Gizartearen jardunbidea gobernatzen duten mekanismoak eta balioak aztertzea, bereziki herritarren eskubide-eginbeharrei buruzkoak, eta horren gainean juzgu eta jarrera pertsonalak hartzea.

— Izadiaren jardunbidea gobernatzen duten lege eta prozesu oinarrizkoak aztertzea, giza jarduerak haien gainean duen eragin positibo nahiz negatiboa baloratzea eta kontserbatu eta hobetzeko lanean lagun egitea.

— Garapen zientifiko eta teknologikoa baloratzea eta ingurumen fisiko eta sozialean zer eragin izaten duen, eta informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiltzea ikas eta irakas-prozesuetan.

— Kultura eta hizkuntza ondarea ezagutzea eta estimatzea eta hura kontserbatzen eta hobetzen lagun egitea, kulturaren eta hizkuntzen aniztasunari buruzko jarrera interesatu eta errespetuzko bat garatuz, herrien eta gizabanakoen eskubidea den partez.

— Giza gorputzaren osagai desberdinak ezagutzea eta haien jardunbidea ulertzea, eta bai ere gorputz ariketak, higieneak, elikatze eta bizitza sanoak osasunerako dituen ondorioen berri jakitea

<<<<<< itzuli