25 - 10 - 2020

Hezkuntza kalitatea


 

2006. urtean Barakaldoko Salestarrak ikastetxeak EUSKALIT-ek emandako kalitatezko zilarrezko Q lortu zuen.  Urte horretan, Gurutzetako Salestarrak eta Begoñako Andra Mari (Salesianak) ikastetxeekin batera, gure ikastetxea Barakaldoko ikastetxeen artean lortzeko lehena izan zen. Eta hori, kanpoko ebaluazioa gainditu eta EUSKALIT aurrean memoria zahatza aurkeztu ondoren.

EUSKALIT Eusko Jaurlaritzako Fundazio bat da eta euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratuaren eta EFQM-ren Bikaintasunaren Ereduen erabilera publikoki onartzea du xedea. Horretarako Urrezko Q eta Zilarrezko Q sariak banatzen ditu urtero beren kudeaketaren –hezkuntza eta akademia kudeaketa, gure kasuan– Bikaintasuna erakusten duten erakundeen artean, haien inguruan eredu eta erakarle izan daitezen.