Irailaren 26an, Dorota Grzywacz, Zofia Szafalowicz eta Ewelina Ludwiczak-en, Poloniako Ostrów-Wielkopolski-ko Salesianen ikastetxeko irakaslen, gure zentrorako bisita bukatu zen.
Haien gure arteko egonaldiko 4 egunean zehar, Euskadiren errealitate kultural eta geografikoarekiko (Barakaldo, Donostia, Loiola, Gernika, Mundaka, Bermeo, San Juan de Gaztelugatxe eta Bilbo) kontaktua hartu ahal izan dute, eta gauza bera egin gure ikastetxearekin.
Horrela bada, ez dute bakarrik instalazioen zuzeneko ezaguna hartu, baizik eta zentroaren heziketa-giroa ere. Hain zuzen, poloniar hizkuntzaz bi ordu eman dizkiete DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei, hala nola Batxilergokoei ere.
Hala ere, haien bisitaren objektibo nagusia, ikasturte honetan zehar gertatuko diren jarduera desberdinak eta trukeak zehazteko asmoz, Barakaldo-ko Comenius proiektuaren Óscar González eta Sergio Martín arduradunekin elkartzea izan da.
Ilusioaz betetzen gaitu hain erronka zirraragarria, gure heziketa-estiloaren dimentsio europarra era garrantzitsuan bultzatuko duena, Ostrów-Wielkopolski-ko ikastetxearekin partekatu ahal izateak. Bi ikastetxeen arteko sintonia nabari berretsi da lagun poloniarren gure arteko egonaldian zehar.
Aldebiko lehen elkartze honek —«How to teach creatively» (Nola irakatsi sortzen) goiburupean– bigarren zatia izango du hil honen amaieran Barakaldo-ko gure ikastetxeko arduradunen Poloniarako bisitarekin.
.
Ikusi bisitaren oihartzuna poloniar web-ean
Ikusi argazkien albuma poloniar web-ean
Ikusi albuma Flickr-en
.