28 - 11 - 2024

Juanjo Gomez, misiolari salesiarra Benin-en

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


  Juanjo Gomez misiolari salestarra Barakaldon izan da urriaren 28an. Goizean DBH 4. mailako eta Batxilergoko 1. kurtxoko gazteekin egon da eta honako hau esan die: “Egun on guztioi. Benin-etik etorri naiz, zuei eskerrak ematera. Hango ‘kaleko umeen’ izenean, mila esker zuen laguntzagatik.”

Ikasleekiko elkartze desberdinetan, Juanjo-k bere proiektua eta haren hedapen-planak deskribatu zizkigun. Lehen orduan, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gure ikasleekin, gero Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailetakoekin eta DBHko gainerakoarekin, ere bai; eta oraindik gogoa eta berotasuna geratzen zitzaizkion Lehen Hezkuntzako bigarren ziklokoekin arratsaldeko lehen orduan egoteko.

Eskola-ordutegitik kanpo, IGE-ren ordezkariekin eta Pastoraleko koordinatzailearekin bildu zen gure zentroak Beningo «Foyer don Bosco» proiektu salestarrekiko ze-nolako balizko ekintzetzan lagun dezakeen estudiatzera eta nola sortu haiekiko zubiak. Proiektu hau Porto Novon sortu zen 1995ean eta gaur egun hedapen jarraituan dabil. Bertan ehunka ‘kaleko mutilez’ arduratuz: gazte langileak, kaltetuak, gazte trafikatuak, tratu txarrak sufritzen dituzten beste batzuk eta hiriko merkatu handietan lantzen dituztenak.

Elkartzeetan Juanjok urtero Bilboko salestar inspectoriatik bidaltzen ditugun edukiontzien heldueraren irudiak erakutsi zizkigun. Gure ikastetxeak elikagai-bilketako kanpainan laguntzen du eta laster beste bat jarriko dugu martxan beste urte gehiago batean.

Eskerrik asko, Juanjo, bisita hau egiteagatik eta gurea guztiz errealitate desberdina guri erakusteagatik!

Testua: Unai Agirre

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.