21 - 11 - 2024

Oinarrizko Gaitasunak


 
Testuinguru edo egoera askotarikoek eskatutako jakintza, trebetasunak, jarrerak eta balioak konbinatzean datza oinarrizko gaitasunen funtsa, eta gaitasun horiek eskuratu behar dituzte Oinarrizko Hezkuntzako ikasle guztiek, bai pertsona gisa errealizatzeko eta garatzeko, bai herritar aktiboak izateko eta gizarteratzeko.
 
primaria_2014b Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko gaitasunak:

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
b) Ikasten ikasteko gaitasuna.
c) Matematikarako gaitasuna.
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

<<<<<< itzuli