22 - 11 - 2024

Nola sartu testuliburuen argitalpen digitaletan

Ikasleen testuliburuen argitalpen digitaletan sartzeko antzeko eraz egin behar da.

(PDF-en irakurtzeko edota jaisteko, sakatu irudiaren gainean)

libros_1

Lehen Hez-ko 3. maila, Errepideko Heziketako jarduerak

vial-0
.

Datorren ostegunean, urriak 8, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Ansio-n kokatutako Errepideko Heziketako pistara joango dira, gai honen gainean jarduera batzuk egitera.

Eguraldi txarra egitekotan beste egun batean egingo dugu.

Programararen helburua trafikoko istripuak aurrez ikustea da, baina optika praktikotik. Arduradunen arabera, parte-hartzaileek «arriskua nabaritzen dute» pistan. Honela, geroaldiko gidari arduratsua eratzea lortzen da. Ikasleek «arauak eta bide-seinaleak ezagutzen, identifikatzen eta bizikidetasunaren erregulatzaile eta segurtasun-elementu bezalakoak errespetatzen» ikasten dute.
.

Pedro Serna-ren aldeko eukaristia eta oroit-liburua

Pedro_2

Asteartean, hilaren 6an, arratsaldeko 8etan, ikastetxeko Hezkuntz-Komunitatea bildu ginen, Maria Laguntzailea gure elizan, Pedro-ren kristau-oroipeneko eukaristian eta haren pertsonagatik Jainkoarentzako esker onean. 

Jainko Aita errukitsuak haren heziketa-lan handia sari dezan; gogoan ditugu bai hura bai bere familia gure otoitzean..

oooOOOooo

.

 Ikastetxeko harrera-lekuan liburu bat dago eskuragarri doluminak eta oroipenak idatzita uztea desiratzen dutenentzat.

.

 

EDUCAMOS Plataforma (Nola bete atalak)

‘Educamos’ plataforman, nola bete ‘Nire datuak’, ‘Gakoak’, ‘Informazio pertsonala’, ‘Zentroarekiko komunikazioak’, etab.-i buruzko atalak.

(PDF-en irakurtzeko edota jaisteko, sakatu irudiaren gainean)

instrucciones_1

PLATAFORMA-ri buruzko dena

educamos_01

♦  Nola sartu EDUCAMOS plataformara

♦  Nola aldatu pasahitza

♦  Mugikorretako ‘Erabilerako oinarrizko gidaliburua‘

♦  Nola bete plataformaren atalak

♦  Nola eratu posta-kontua mugikorretan

.
.

EDUCAMOS plataforma mugikorrean (Sartzeko arauak)


.
apps

‘Educamos’ plataformaren Sendi-aplikazioak Educamos-en informazioa kontsultatzea eta operazio txikiak plataformaz egitea baimentzen dio erabiltzaileari. Aplikazio honetan edukitako informazio guztia ordenagailurako Educamos programaren isla bat da.

SENDIRAKO APPa

♦   Smartphon-etarako diseinatuta dago.
♦   Android, iOs eta Windows Phone sistema eragileetako dendan eskuragarri dago dohainik.
♦   Plataformaren hizkuntza guztietan dago eskuragarri. Aplikazioan sartzerakoan erabiltzaileak Educamos-en esandako hizkuntza ezarriko da.
♦   Aplikazioan funtzionaltasun erabigarriak ordenagailurako Educamos programan dauden berdin-berdinak dira.

.

Ikusi mugikorretako ‘Erabilerako oinarrizko gidaliburua

.
acceso_plataforma_a

EDUCAMOS pasahitz-aldaketa


.

Segurtasunez, Educamos plataformaren erabiltzaile guztiok pasahitz zaharretatik berri batera pasatzera behartzen gaituzte. Ez da gure ‘apeta’.

Pirata informatikoen zailtasun handiagorako, pasahitz berriak
——♦  Gutxienez 8 (zortzi) karaktere izan behar ditu.
——♦  Haien artean gutxienez egon behar dira maiuskula bat, minuskula bat, zifra bat edota letra edo zenbakia ez den zeinu bat, adibidez: +, * , ¿, ?, $, &, #…

.
contrasena_3

Sinpleki, pasahitz-aldaketa jartzen duen tokian, berria idazten da eta beheko koadroan berriro ere.

Segurtasun-galdera bat jartzera ere behartzen dute. Hots, idatzi galdera bat «galdera» koadroan; adibidez: «animalia gogokoena» eta beste koadroan erantzuna, adibidez, «txakurra».

contrasena_2

Jada pasahitz hauek leku seguruan gorde behar dituzue soilik.

Ahazten badituzue, berri batzuk eska ditzakezue plataformako ongietorri orrialdearen bidez eta zuzenki bidaliko dizuete zuen datu pertsonaletan apuntatuta duzuen posta elektronikora.

Pasahitz hau behin-behinekoa da, zuen atseginekoaren truke aldatu behar duzue.

.

Salestar Komunitateko kide-aldaketak


.

Ikasturte berriarekin batera, Barakaldoko Salestar Komunitatea osatzen duten kideen artean aldaketa batzuk gertatu dira.

josean
.

José Antonio (Jósean)  Hernández

Batxilergo-irakaslea izan da urteetan zehar. Eta, aldi berean, Salestar Familiaren inspektoria-Ordezkaria.

Espainiako salestar inspektorien berregituratzearekin batera, haren eragin-eremua handitu egin da. Honek zeregin honetan haren aritzea ‘denbora osokoa’ izatea aholkatu du. Madril – Paseo de Extremadura komunitatera doa.

.
.
.
isidro_2
.

Isidro Alarcón

Azken urte hauetan, DBH eta Batxilergo-irakaslea izan da; halaber, ikastetxeko Kirol-Ordezkaria.

Ikasturte hasierarekin batera, irakaskuntza eta heziketa bere lana denboraldi batez alde batera utziz, Eliz-ikasketak osatuko ditu Deustuko Teologia Fakultatean.

.
.
.
.

Gure zentroaren martxa oneko beren ardurak eta ahaleginak eskertzen dizkiegu biei, eta arituko diren zereginetako gure nahi onenek laguntzen diete.

♦  ♦  ♦  ♦  ♦  ♦  ♦  ♦  ♦  ♦

Gure Komunitatera batzen diren bi kide berri ere hartzen ditugu. Ongietorririk zintzoena ematen diegu eta gure arteko egonaldi zoriontsua eta emankorra opa diegu.

txema
.

José María (Txema)  Eguizábal

Gure ikastetxeko Ikasle Ohia, Floreaga – Azkoitia komunitatetik dator. Azken bolada honetan, osasun aldetik ez dabil ondo eta, bitartez, Logroñoko On Zatti Salestar egoitzan hartuko ditu behar dituen ardurak.

.
.
.

javi

.

Francisco Javier (Javi)  Valderrábano

Domingo Savio – Logroño komunitatetik dator eta dagozkion irakaskuntza eta heziketa lanak beteko ditu gure zentroan.

.
.
.
.
.
.

Maria Laguntzailea festako Haur Hezkuntzako umeen saiei buruzko bideoa

Maria Laguntzailea festan Haur Hezkuntza-ko umeek musika eta dantza saio batzuk beren senidei eskeini zizkieten. Bienve-k bideo batean gogoratzen digu.

.

————————————

.
.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak, Teilaetxe landetarako txangoa

tellaetxe_1

Ekainaren 12an, ostiralean, ikasturtearen bukaera ospatzeko eta elkarbizitzeko, Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklokoek (3. eta 4. mailakoek) Teilaetxe Landeetarako (Gorostiza) irtenaldi bat egin dute.

Orduak ohikoak izan dira.

.