Joan den astean, Ikastetxeko txikienak Galdames-eko ‘Areitz Soroa’ Baserri Eskolara joan ziren; datorren ostegunean, hilak 3, hara joango dira Haur Hezkuntzako 5 urtekoak.
‘Areitz Soroa’ Baserria ohi ez bezalako lekua da umeek ederki pasatzeko eta gauza-piloa ikasteko. Moeta desberdineko animaliak daude, laztantzeko eta jaten emateko, irina urarekin oratzen dute gero ogia egiteko, sagarrak zukutzen dute, gero oso zaporetsuak edaten dute zukua egiteko, haiek egin baitute…
Oso egun atsegin eta onuragarria opa diegu.