23 - 11 - 2024

Lehen Hezkuntzako 2. mailako A MercaBilbao-ra joan da bisitan

Pasa den ostegunean, urtarrilaren 29an, Lehen Hezkuntzako 2.A kurtsoko ikasleak Merkabilbaora joan ginen.

.

mercabilbao_2015_1
Han zer den Merkabilbao bideo batean ikusi ondoren, buelta bat ematera joan ginen. Nola gordetzen diren fruituak eta barazkiak, postuak, hozkailu erraldoiak ikusi baita sentitu ere egin genituen. Eta bi kilo laranja oparitu zizkiguten.

Gero, arrainaren txanda etorri zen. Zenbait gauza ikasi genuen arrain freskoari buruz, eta arrain zuria eta urdina ezberdintzeko. Ondoren, amantala eta eskularruak jantzi eta garbitu, eskamatu eta begiratu lehen azaldutakoa.

Azkenik, arrain pintxo goxoa eta fruitu zukua eskaini zizkiguten.

Egia da, Merkabilbao pil-pilean ikusteko, hobe da goizeko 6etan joatea; baina ordu horretan ondotxo egoten da ohean.
.

 

flickr_2

Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.