Joan den asteazkenean, martxoaren 26an, gure ikastetxeak PHOTONICS EXPLORER proiektuari buruzko ikastaro hezigarri batean hartu du parte.
.
.
Aurten Argiaren nazioarteko Urtea ospatzen ari da eta, hau dela kausa, hainbat ekimen abiarazi dira Europako esparruan.
Joan den asteazkenean, martxoak 26, Barakaldo Salestarrak gure zentroak PHOTONICS EXPLORER proiektuan ‘local partners’ diren Euskal Herriko Unibertsitateko kide batzuek emandako ikastaro hezigarrian hartu du parte. Eusko Jaurlaritza Europako aipaturiko proiektuaren babesleen bat da.
Proiektu honen helburua zientziarekiko enpatia, eta optika- eta fotonikoarekikoa batez ere, indartzea baimentzen duten erremintetako eskuratzea da.
2015-2016 ikasturte honetan zehar, Bizkaian banatutako 12 kit-etako bat erabiliko da, zein jada eskuratua baitugu. Zalantzarik gabe, oso erabilgarria izango da gure ikasleengana zientzia eremu zirraragarri hau hurbiltzeko.
Aipaturiko kit-aren erabilerari esker, era praktikoan azaldu ahal izango diren esperientzietako batzuk hurrengoak dira:
o Argiaren propietateak eta beraien erabilera telekomunikazioetan.
o Koloreak: kolorearen pertzepzioa, koloreen nahasketa gehigarria eta kengarria.
o Lenteak eta teleskopioak: errefrakzioa eta irudia.
o Begia eta ikusmena: giza-begiaren eta kamera digitalen arteko konparazioa. Begiaren moldaketa kontzeptua ulertzen.
o Argiaren sorrera: argi iturri desberdinen konparaketa; LEDak eta laserrak.
o Polarizazioa: bere aplikazioa pantailetan eta bizitza-zientzietan.
o Difrakzioa eta interferentzia: zirrikitu baten difrakzioa. Espektroskopiarako sarrera.
Testua: Unai Agirre.