Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.
Museo hau Gallartako herrian kokatuta dago eta DBHko. 3. B mailako ikasleak hara joango dira bisitan hilaren 22an, asteazkenean.
Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkarteak hainbat pieza, tresna, makineria eta dokumentazio bildu ditu, garai bateko burdin-ustiapenetatik hartuta, gaur egun museoan ikus daitezkeenak. Material hauen artean, mineralaren arraiorako bagoien eta bagoneten bilduma nabarmentzen da. Eta neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, maskarak, etab. Pinturen bilduma ere eskaintzen du. Artelan hauetan, artista ezagun batzuek meategiak beren ikuspegitik irudikatu dituzte.
.