17 - 05 - 2024

‘Luisa Fernanda’, zarzuela ikastetxeko antzokian

Luisa_Fernanda
.

 Datorren igandean, ekainak 14, Cuadro Artístico Don Bosco-k antzeztuta, Luisa Fernanda zarzuelaren une onenez gozatu ahal izango dugu.

.

Luisa Fernanda: garai aztoratutako maitasun istorio bat.

.

Luisa Fernanda komedia lirikoa da, Federico Moreno Torroba-ren musikarekin eta Romero Sarachaga eta Fernández-Shaw Iturralde-ren libretoarekin.

Zarzuela honen egintza Madrilen hasten da, 1868ko iraultzaren aurreko uneetan, Isabel II.-ren erregealdian zehar, eta Extremadurako angio batean bukatzen da erregina tronutik kentzearen ondoren.

Monarkikoek eta errepublikanoek, karlistek eta iraultzaileek, Luisa Fernanda eta Javier Moreno-ren arteko maitasun istorioa inguratzen dute. Hau mailaz azkar igotako militarra da eta Luisari oso gutxitan egiten dio bisita. Bikotearen gorabeherei Carolina dukesa boteretsuak eta Vidal Hernando aberatsaren Luisa Fernanda-rekiko asmo maitekorrek eragiten diete. Baina haien elkarganako maitasunak garaituko du azkenik Vidal-en bihotz onari esker.

Madrilgo Calderon Antzokikoan, 1932ko martxoaren 26an estreinatuta, berehalako arrakasta jaso zuen, zarzuela aitortuen eta antzeztuenetako  bat bihurtu arte. Luisa Fernanda-k genero liriko honetako inspiratuenetako zenbait saio dauzka, zeintzuek ospe itzela eman dioten eta onarpena egun arte mantendu.

.
♦ Igandean, ekainak 14, arratsaldeko 7:00etan.
Barakaldo Salestarrak ikastetxeko antzokian.
♦ Doako sarrera, lekua osatu arte.

.