Urriak 22, ostegunean, Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako umeak eta Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak Barakaldo antzokira joan dira Barbantxo antzezlana ikustera.
——————————- |
.
Ama ohean gaixorik dago eta Barbantxo txiki eta bihurriak basoan lanean ari den aitari janaria egin eta eramango dio. Amak Barbantxori 3D-ko betaurrekoak emango dizkio bidean gertatu daitezkeen arriskuei aurre egiteko. Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu. Interakzio honek mundu harrigarri bat iragarriko du.