Azaroak 10, asteartean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilak eta 11an, asteazkenean, 3. eta 4. mailetakoak Barakaldo antzokira joango dira Moby Dick antzezlana ikustera.
Gorakada antzerti taldeak Herman Merville-ren testuarekin lan egin du Moby Dick eskenatorira igotzeko.
Antzeslanean funtsezko eztabaida azaltzen da bi mundu ikuskeren artean: Ismael narratzailearena eta Acab Kapitaina-rena. Ismael filosofo abenturazalea da, naturak liluratuta dagoena eta hari beldurrik ez diona. Akab, berriz, gizon atsekabetua da, eroso sentitzeko natura menpean hartu behar duena.
Aukera ederra gizakiak naturaren aurrean duen jarrera agerian jartzeko, gizakia bera arriskuan jartzen ari den hori.