Gaur astelehena, eguerdiko 12etan, Barakaldo Salestarrak ikastetxeko ikasleak eta irakasleak batu dira Pariseko atentatuetako hildakoak eta zaurituak gogoratzeko Minutuko Isilune batean.
‘Minutuko isilunea’ baino lehen, bi ikaslek atentatuak sufritu dituzten pertsonekiko, beren familiekiko eta gaurko munduan diren gatazken ondorioak sufritzen dituzten guztiekiko oroipena eta solidaritatea adierazten dituen agiria irakurri dute, baita gu guztiok geure gizartean BAKE-ERAIKITZAILEAK izateko beharra ere.
.
«AMETS DEZAGUN BAKEA»
—————————————
BARAKALDO-SALESTARRAK IKASTETXEAREN AGIRIA
.
Gaur salestar ikastetxe honetako ikasleak eta irakasleak oso arrazoi bereziagatik elkartu gara. Ekitaldi honen bidez, Pariseko ostiral honetako atentatuetako biktimekin eta haien senideekin bat egin nahi dugu.
Ikastetxe honetan herritar zintzoak eta kristau onak izateko hezitzen gara. Honek esan nahi du irmoki sinesten dugula askatasunean, berdintasunean, pertsona guztiekiko maitasunean eta antzeko balioetan. Ostiralekoa bezalako egoerek, hainbeste heriotzekin eta sufrimendurekin, ezin gaituzte axolagabe utzi, ezta guregan mendeku nahiak sortarazi ere, gorrotoak gorrotoa sortzen baitu.
Ez da justifikazio posiblerik, ez politikoa, ez ideologikoa, ez ekonomikoa, ezta inola ere erlijiosoa, bortizkeriarentzat eta gorrotoarentzat.
Orduan, kristau bezala, galdera sor gaitezke: Non zen Jainkoa Pariseko ostiral gauean?
Dudarik gabe, ez bere Izenean hiltzen zituztenen ekintzan. Ez dago Jainkoarekiko urrunago ezer bere seme-alaben suntsiketa baino, Jainkoa maitasuna baita.
Behin eta berriro ere Jainkoa gehiago sufritzen dutenekin zegoen. Jainkoa gaizki erabilitako askatasunak erailda zen. Jainkoa bahitua izan zen eta hilda. Jainkoa senide eta lagun bakoitza kontsolatzen ari zen haien minean.
Jainkoa bazegoen, eta badago, gaizkia txarregatik itzuli desiratzen ez duten pertsona guztien bihotzean.
Ikasle salestarrak gara, On Boscoren jarraitzaileak. Juanito Bosco-k, 9 urteko ametsean, kolperik eta bortizkeriarik gabe eraikitzen zen mundu bat imajinatu zuen.
Amesgile baten seme-alabak gara. Amets dezagun Bakea!
.
.
—Ikusi argazki-albuma Flickr-en
.
.