Otsailaren 4an eta 5ean, Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeek egonaldi bat egin dute Lurraskan.
Lurraska Ingurugiro Hezkuntzarako zentro bat da. Baserri eskola hau 1995. urtean eraikia izan zen, eskola umeei eta beste elkarte batzuekin ingurugiroaren hezkuntza lantzeko asmotan sortu zen.
Lurraskako egoitza-eraikuntza nagusiaren inguruan, aisialdirako eraikuntza bat, ukuiluak, garaia eta estaliko beste gune batzuk ere aurkitu ahal ditugu.
Urtean zehar Euskal Herri osoko eskola umeek bisitatzen dute. Bisita hauetan, baserri inguruko lanetan parte hartzen dute, bertoko animaliak zaintzen dituzte eta Biosferaren Urdaibai Erreserbako inguruak eta ohiturak ezagutzeko aukera izaten dute.
Lurraska Ajangiz herrian kokatuta dago, Gernikatik hurbil.
.
IRTEERA:
—-♦ Eguna: 2016ko otsailaren 4an
—-♦ Ordua: 9:00etan, jolaslekuan.
ITZULERA:
—-♦ Eguna: 2016ko otsailaren 5ean
—-♦ Ordua: 16:45etan inguru.
.
(Informazio gehiago lortzeko, sakatu beheko argazkian)
.
.